XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sinetsi nahi nuen.

Baina zertarako eskatu zion dirua Maryri, kaka erosteko ez bada?

Ez nekien zer egin, nola jokatu.

Beldurtu egiten ninduen Honey Parkeko ibileraz galdetze hutsak.

Esan ez zidan, bada, Maryrekin egon zela denbora osoan?

Gauza bat nekien garbi: ezin nion nire errezeloen berri eman, ezin nuen Karlosen jokabidea salatu.

Oheratu zenean, telefonoa hartu eta drogazaleen terapian aditua den psikiatra adiskide bati deitu nion.

Nekien urria kontatu nion.

Errezeloak uxatu nahi nituela eta etxean zer neukan garbi jakin.

-Gonbida nazazu etxera.

-Okerrago litzateke.

-Umealdian dagoen katama baino zakarrago bihurrituko zaigu...

-Lasai, ez dauka psikiatra naizela jakin beharrik.

Elkarrekin afaldu genuen hirurok.

Gero, gure negozioez hitz egin beharraren aitzakia hartuta, aparte batera joan ginen psikiatra eta biok.

Karlos telebistari begira geratu zen.

-Amerika handi etorri zaio, ezta? desenkusatu nahi izan nuen iloba.

Psikiatrak inolako disimulurik gabe argitu zidan nire diagnosiaren okerra:

-Zure iloba horri edozein bazter gertatzen zaio handi, John Kepa.

-Orain dagoen trantze horretan bai, behintzat ttarrapattaka egin zuen hatz puntekin eskuetan zeukan whisky basoan, denbora irabazteko asmoz edo.

Gero trantzearen berri eman zidan.

-Drogaren atzaparretan dago.

-Heroinarenean, ez daukat zalantzarik.

Karlosen txikitako irudi bat egoskortu zitzaidan.

Artean oihaletako ume gorria, nik besoetan hartu orduko, esku txikiak mugitzen zituen airean eta ez zuen etsitzen, harik eta bere hatzak nire lepoko urrezko katean korapilatu arte.